XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Taxian etorri ginen; bidean gelditu gintuzten baina gero paso eman ziguten.

Taxia ez zen, noski, Debaraino iritsi.

Militarrak ez zuen nahi taxizaleak nora zihoan jakin zezan, eta Itziarko aldapan ordaindu eta agurtu zuen.

Handik aurrerakoa oinez egin zuen.

Konfiantza osoz ari zitzaion Joxemigeli: Mutil-laguntzaile bat bidali dut Debara, nire familiari holako eta halako paper erre ditzatela esatera.

Orain ni zuekin joango naiz kobara eta mutil hori azaldu bitartean hor egongo naiz, baina gero alde egingo dut hemendik.

Gerra motza izango zela, ez zuela luze iraungo adierazi zion berriro Joxemigeli: Nik uste dut gerra hau berehala amaituko dela.

Ba al dakizu zergatik? Francok lehen ere izan zuelako aukera, baina orduan ez zuen nahi izan, gauzak garbi ikusten ez zituelako.

Orain, ordea, sartu egin da eta seinale garbi ikusi duela irabaziko duela.

Salba ezazu zeure burua, gizona!

Militarra hain bero ikusita, aholku bat eman zion Joxemigelek: Zuk badakizu zer egin